DBH O 2ko ikasleak Xubi Group enpresan

2019-04-11

Aurreko astean DBHO 2ko ikasleek Azkoitian kokatuta dagoen XUBI enpresara egin zuten ikustaldia. Ikastolan enpresen inguruko funtzionamenduaren ezagupen teorikoak landu dituzte eta enpresara eginiko ikustaldian errealitatean nola garatzen den ikusi ahal izan zuten. Lan perfilak ere ezagutu zituzten. Bertan ikasle ohia den Aritz Martijak (finantza zuzendariak) argibideak ederki agertu zizkigun.