HHn gorputza ezagutzen.

2019-04-02

Gure gorputza jolasaren bidez eta modu dibertigarrian ezagutzeko hainbat ekintza egiten ari gara Haur Hezkuntzan. Hala nola, ospitale bat jarri dugu gelaren erdigunean, plastikan liseriketa eta arnasketa aparatuen kolaxak egin ditugu, umeei biriken funtzionamendua ulertzeko txalekoak eskura jarri dizkiegu. Laborategira joan eta giza eskeletoa aztertu dugu, ondoren nahi duenak bastonziloekin norbere eskeletoa egin du. Aipatzekoak dira, Pablo Picassoren estiloa oinarri hartuta, makilaje eta aldizkarietatik moztutako zatiekin egin dituzten autoerretratu zoragarriak. Eta baita, behatzak tenperatan sartuz egindako artelanak ere.

Ederra da jolastuz ikastea!

Ikus argazkiak.