LH 3 eta DBH 3 Elkarmaker Ekimena

2018-12-14

Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak “Elkarmaker” abian jarritako proiektuan parte hartu dute gure ikastolako  LH 3 eta DBH 3ko ikasleek.

Testuinguru teknologikoetan murgilduta, Elkarmaker ekimenak, gazteengan ekintzailetza-jarrerak sustatzea du helburu, ardatz hauetan oinarrituz:

  • Heziketa maila desberdinen arteko kooperazioa( LH3, DBH3 eta DI2)

  • Ikasturte bateko iraupena duen izaera teknologiko/ingeniaria duen proiektu baten garapena.

  • “Maker” eta “DesignThinking” filosofiak oinarri.

Elkarmaker ekimenak STEM (Science, Technology, Engineering and Maths) arloetan izaera ekintzaileko jarrerak indartzen ditu, eta ekimen honen sustatzaileak Ikastolen Elkartea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia izan dira. Elkarmaker ekimenaren ardatza elkarlana da, bai heziketa maila ezberdinen (lehen, bigarren eta ingeniaritza) eta bai errealitate sozio enpresarialaren artean, izaera teknologikoko proiektuen esparruan.