Errepideetako istripuen inguruko sentsibilizazioa

2018-10-08

Egun hauetan gauzatu da Azpeitian “Bizitzaz Blai” egitasmoa eta bertan izan dira gure ikasleak ere. Abiaduraren arriskuez ohartarazi eta errepideetako istripuak saihestea helburu duen egitasmo honetan 14 eta 18 urteko ikasleak izan dira partehartzaileak.

Gaur izan dute DBH 4 eta DBHO 1eko ikasleek Bizitzaz Blai egitasmoaren bigarren eta azken saioa ikastolan. Azpeitian bigarren urtez jarraian gauzatzen den egitasmo honen helburua abiaduraren arriskuez ohartaraziz errepideetako istripuak saihestea da.

Egitasmoaren lehen zatia pasa den ostiralean izan zen, Soreasu antzokian. Bertaratu ziren 14 eta 18 urte bitarteko  herriko gazteek, hainbat lagunek taularatutako istripu bat eta bere ondorioak ikusi ahal izan zituzten, road show formatuan. Gainera, istripuetan laguntzen duten eragileen, horiek jasan dituzten biktimen eta haien senitartekoen testigantzak entzuteko aukera ere izan zuten han bildutakoek.

Gaurko saioan berriz, ostiralean ikusi eta entzundakoaren inguruko hausnarketa eta partekatzea egin ahal izan dute gure ikasleek.