Klikmetroak hartzeko azken txanpan gaude

2018-09-26

Urriaren 7an zuzenean egingo dugun zirkuitua birtualki egiteko aukera dugu KLIKMETROAKen bidez. Festa handirako  astebete gelditzen den honetan, Kilometroakeko webgunearen bidez KLIKMETROAK egin eta mezua uzteko denbora dugu oraindik.

Badator Gipuzkoako Ikastolen festa handia. Kilometroak 2018 ate joka dugu. Presta gaitezen!!!

Urte osoan lanean aritu dira Zumarraga-Urretxu Ikastolako gure lagunak eta atzera kontaketan hasiak dira jadanik. Eguna baino lehen ere badago babesa eskaintzeko aukerarikKLIKMETROAKen bidez. Anima zaitezte urtero bezala ibilbideko metro bat hartzera. Horretarako eta bestelako informazioa jasotzeko jo www.kilometroak.eus webgunera.