Ikastolako sarreraren egokitzapena

2018-09-06

Ikastolako autoen sarrera estuak sortzen dituen zirkulazio arazoak arintzeko asmoz, ikasturte hasiera honetan helduko zaio lanari.

Datozen egunetan, Ikastola eta Jesus y Maria artean dagoen bihurgunea zabaltzeko lanak egiten hasiko dira udaletxeko langileak.

Udaletik adierazi digute, obrek trafikoan ahalik eta eragin txikiena izaten ahaleginduko direla. Hala eta guztiz ere, pazientzia izan beharko dugu guztiok.