18/19rako testu liburuak
2018-06-12Erosteko bi aukera: web gunean (ekainak 21etik 30era) eta bigarren eskuko azokan (ekainak 26 eta 27).
OHARRAK:
1/ Irailean ez da liburuak eskatzeko aukerarik izango, adi ibili !
2/ LH1/2/3 Gaur egun daukagun lan egiteko modu berriarekin, oinarria TXANELA izango den arren, ez dugu ikasle bakoitzak bere liburua izateko beharrik ikusten. Ez dute libururik erosi behar. Beraz, LH1, LH2 eta LH3ko liburuak ikastolan uztea eskertuko genizueke.
3/ Etxeetan alboratuta duzuen ondorengo materiala Ikastolara ekartzea eskertuko genizueke:
* LH3ko euskara irakurgaia eta matematika
* LH4ko matematika
* LH 3, 4, 5 eta 6ko musikako lan koadernoa
* DBH 1/2ko musika liburua (OSTADAR)
* Jolas didaktikoak (lego, duplo piezak…)