Ikasle eta gurasoentzat orientazio saioa

2018-05-11

Datorren asteartean, maiatzak 15, 16:00etan, Zarauzko Oteitza Lanbide Heziketako arduradunak etorriko dira gure ikastolara beraien Erdi Maila eta Goi Mailako ziklo formatiboen eskaintzaren informazioa ematera.

Hori dela eta, DBH 3tik DBHO 2 arteko guraso interesatuei ere gonbitea luzatu nahiko genizueke bertan parte hartzera.

Oteitzak urteetan daraman ibilbidea eta enpresa munduarekin duen harreman zuzena dela eta, interesgarria iruditzen zaigu aukera hau aprobetxatzea.