GURE IKASLEAK ZIBERMANAGERRAK

2018-04-27

      “ZIBERMANAGERRAK:   ZIBERHERRITARTASUN AKTIBO ETA ARDURATSUA

Aurtengo ikasturtean, lehenengo aldiz, gure ikastolako DBH eta DBHOko mailetan ZIBERMANAGERRAK programa garatu da Pantallas Amigas erakundearen gidaritzapean.

ZIBEMANAGERRAK programa, berdinen artean, ikasketa eta zerbitzu solidarioan oinarritutako programa da, honakoak direlarik beraz, bere onurarik garrantzitsuenak:

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren onurak: gizarte hobeagoa osatzeko baloreak, ezagutza eta konpetentzia.
Berdinen arteko hezkuntzaren abantailak.
Internet eta Sare Sozialak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko gaitasuna handitzea ikasleen aldetik eta, aldi berean, Ziberbullyinga saihesteko baliabidea topatzea.

GARAPENA

1.FASEA: Ebaluazioan zehar DBHO1eko ikasleak (Zibermanagerrak) Internet modu seguruan erabiltzeko oinarrizko formakuntza jaso dute, bai eta DBHko ikasleei eta gurasoei irakasteko metodologia eta ezaguera ere bai.

2. FASEA: Hainbat ekintzatan Zibermanagerrak (DBHO1eko ikasleak) irakasle lanetan arituko dira DBHko geletan Internetaren erabilera seguru eta onuragarriaren inguruan eta Ziberbullyingaren prebentziorako ereduak helaraziz.

3. FASEA: Geletan landutakoa Zibermanagerrek gurasoei aurkeztu diete.