ENPRESA IKUSTALDIAK BIGARREN HEZKUNTZAN

2018-04-20

Orientazio planaren barruan Elkarrekin eraikitzen proiektua DBH 3an burutzen ari gara eta bere azken fasera gerturatzen ari da.

Ikasleak kasu errealak landu dituzte eta erronka batzuei aurre egin diete. Azken fase honetan ikustaldiak burutu dituzte hainbat enpresatara, anbulategira, elikadura zentrora, merkataritza elkartera etab. Eragileekin elkarrizketak egiteko aukera izan dute eta orain lanen aurkezpenak egingo dituzte.

Esperientzia bakoirra izan da, hainbat errealitatera gerturatzeko aukera eman die ikasleei.

DBHO 2ko ENPRESA EKONOMIA IKASLEAK BIELEN

Aurreko astean DBHO 2 ikasleek BIELE enpresara egin zuten ikustaldia enpresa ekonomia ikasgaiari lotuta.  Ikastolan ezagupen teorikoak landu dituzte eta enpresara eginiko ikustaldian errealitatean nola garatzen den ikusi zuten.

Lan perfilak ezagutu zituzten. Ikasleak asebeteta itzuli ziren. Egitasmo honek jarraipena izango du.