AZPEITIKO IKASTOLA BATXILERGOKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTOLEN PRAKTIKA ONEN V. JARDUNALDIETAN

2018-03-23

Asteazkenean, martxoak 21, Ikastolen Etxean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastolen praktika onen inguruko V. jardunaldiak ospatu ziren.

Hezkuntza eraldaketa etapa honen ere gauzatzen ari gara eta honen adierazle izan ziren jardunaldietan aurkeztu ziren hainbat proiektu, erronka eta lan proposamen.

Abenduaren 15ean, DBHO1eko ikasleek egun bateko proiektua burutu zutenez, gure ikastolako Alberto Lizeaga irakaslea izan zen horietako erronka baten aurkezpena egin zuena. Bertan, gure esperientzia partekatu zuen.