JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

2018-02-23

Ikastolen Elkarteak 25 urtez jarraian Jardunaldi Pedagogikoak antolatu ditu Ikastolen beharretik abiatu eta komunitate zabalari, herriari ekarpena eginez.

Puri-purian dauden gaiak, punta puntako hizlariak, ikastolen parte hartze zuzena, euskara ardatz eta beti ere hobetzeko ikuspegia galdu gabe.

Hogeita bost bider loratu diren jardunaldiak. 25 lora hezkuntza eraldatzeko, IKASTOLAK 25 URTE HEZKUNTZA LORALDATZEN.

Nondik gatozen ahaztu gabe, oinak non ditugun beti garbi izanda baina etorkizunari begira. Aurtengo jardunaldiak ere halaxe datoz. Etorkizunari begira jarrita, ETORKIZUNEKO IRAKASLEARI BEGIRA jarrita.

Aurreko urteko jardunaldiek, eraldaketa ikastolan eta espazioetan ekarri bazuten, aurtengoek gelako jardunean jarriko dute eta zehazki irakaslearen jardunean azpimarra. 

Martxoaren 2an eta 9an izango dira Jardunaldiok eta gu ere han izango gara.