"ELKARREKIN ERAIKITZEN" PROIEKTUA

2018-02-09

Asteazkenean,  DBH3ko orientazio egitasmoarekin jarraituz, Iraurgi Berritzeneko eragileak diren Jon Zubizarreta eta Josu Sorazu egon dira “Elkarrekin Eraikitzen” proiektua aurkezten.

Proiektu honen helburua, ikasleak protagonista bihurtuz beren etorkizunera bideratutako erabakiak hartzea lagunduko dien estrategiak bereganatzea izango da. Horretarako, lantegiak, anbulategia, Iraurgi Berritzen…eta ikustaldiak gauzatuko dituztelarik. Proiektu hau otsailean hasi eta martxoaren bukaeran bukatuko da.

 

Orientazio departamentua.