GURASOEN DANTZA TAILERREKOAK ARGENTINARA!!!

2016-11-02

Luis Alberdiren gidaritzapean 16 dantzari (guztira 24ko taldea) abiatzen da datorren astean. Unea aprobetxatuz bertan geldituko dira hango hainbat txoko ezagutzeko (Iguazu, Patagonia, …)   BIDAIA ONA IZAN eta ESPERIENTZIA DISFRUTATU!!!! Bueltararte.

Bi urtetik behin EUSKAL ASTE NAZIONALA ospatzen dute Argentinan. Antolaketa, Euskal Etxe baten esku egoten da txandaka. Aurten, NECOECHEA herriko Euskal Etxeak du ardura. Bertako eragile direnen eskutik iritsi zen duela bi urte GONBIDAPENA. Necoecheko Euskal Etxean gure gurasoen dantza taldeko familiartekoak daude eta haien bitartez hasi zen ERRONKA. Hasieran ilusioz/urduritasunez hartu zutena gero erronka gogorra izan da oraingo egoerara (DENA PREST DUTE) iritsi arte.

EUSKAL ASTE NAZIONALEAN Argentinako Euskal etxeek parte hartzen dute eta Euskal Herritik ere hainbat talde joango da.  Gure taldearekin batera Hernaniko taldea ere badoa. Aurtengoan, KALAKAN taldea ere izango da. Aste horretan denetik izaten da: herri kirolak, musika, dantza, hitzaldi ea