ERRIGORA – EUSKARARI PUZKA kanpaina

2016-11-02

2012an hasita, jada Errigorak hiru ikasturte oso bete ditu: udazkenean euskarari puzka eta, urte berrian eskutik eskura   (otsailean olioa eta maiatzean kontserbak)

Txikitik handira, ERRIGORAgo joateko eta ERRIGORAgo izateko formula egokitzera beharra izan da.

Hala, #EUSKARARIpuzka eta #ESKUTIKeskura kanpainez gain, oraingoz #MERKATUberria deitu dugunari ere helduko diogu. Edonola ere, aurretik martxan diren kanpainetan moldaketak egin dituzte:

Oraingoz,  EUSKARARI PUZKA  kanpainan zentratuko gara: saski bakarraren ordez, bi saskiren artean hautatzeko aukera izango da. Euskalgintzaren beharrizanei bakarrik ez, izan beharrei ere erantzuteko ahalegina egingo dugu.