UDA IKASTOLAN LANEAN PASA DUZUENONTZAT MOKADUTXOA

2016-09-15

Dakizuen bezala aurtengo ikasturte hasiera berrikuntza batzuekin datorkigu: LH1 eta HH (3-6) gelen eraldaketekin.
Hau aurrera eraman ahal izateko hainbat gremio, ikastolako langile eta gurasok lanean fin aritu dira udan zehar. Eta denei ESKERRAK EMAN nahi dizkiegu!
Horregatik, ‘ostrokoa’ egitea pentsatu dugu (gure ohitura ezberdinen artean, bat, “ostrokoa”
egitearena da: obra bat bukatzen denean bertan parte hartu duten guztien artean mokadutxoa egitea).
Bihar, irailak 16, 18:00etan ikastolan bertan elkartuko gara. Gonbidatuta zaudete!!