MUSIKAZ BLAI

2016-06-03

Maiatzaren 27an HHko ikasleontzat musika erakustaldia eskaini ziguten bertako bi gurasok. Musika instrumentu ezberdinak entzun ahal izan genituen: alboka, txistua, dultzaina, bibolina, txirula, txalaparta eta adarra. Instrumentu bakoitza nola egina dagoen eta zertarako erabili izan den ere kontatu ziguten.

Erromeria eder batekin bukatu genuen arratsaldea. Primeran pasa genuen!