SAGARTZAZU FUTBOL TXAPELKETA (apirilak 30)

2016-05-06

Azpeiti eta Azkoitiko lau ikastetxetako neska-mutilak aritu ziren futbolean.

Partiduak larunbat arratsaldean jokatu ziren. Giro bikaina egon zen gaztetxoen eta ikusleen artean. Alaitasuna, lehia eta kirol osasuntsua izan ziren benetako garaileak.

LH 6ko neska eta mutilak izan genituen Ikastolako ordezkari eta bi taldeek Xabier Muniberen aurka jolastu zuten finala. Gure bi taldeek partidu bikaina jolastu zuten eta zoriondu nahi ditugu nahiz eta galdu kirol zaletasun bikaina erakutsi zutelako.

ZORIONAK GUZTIOI!!!!