XXIII.JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
2016-04-19Zergatik da hain funtsezkoa irakasleen jarduna? Zer behar du irakasle on batek bere ahalmen guztiak garatzeko? Irakaslearen lana eta bere garrantzia erakustea du xede aurtengo jardunaldi pedagogikoen bigarren lan jardunak. Apirilaren 20an izango da, Gasteizko Goiuri jauregian, goiz eta arratsaldez, goizeko 9:00etatik aurrera.
Lehenbiziko jardunaldian eskola jazarpena eta Kiva programa jorratu baziren, aurtengo jardunaldien bigarren lan jarduna irakaslearen figuraren inguruan ardaztuko da. Irakaslea ahalduntzea xede. Ahaldundu, bere egitekoa hobeto egiteko.
Ohi bezala, gaian aditu diren pertsonak euren esperientziak kontatzeko gonbidatu dira jardunaldi honetara. Horietako bat da Santiago Moll, irakasle eta irakasle prestatzailea eta hezkuntza gaietako blogari ezaguna. Mollek Lidergoa ikasgelan izeneko hitzaldia emango du goizean, eta arratsean, berriz, tailer bat emango du denboraren kudeaketari buruz.
Enrique Zuazuak berriz, Irakasten ikasten hitzaldia eskainiko du. Zuazua matematikari ezaguna da, eta katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Irakaslea eta ikastola, bien arteko loturari buruz arituko da, berriz, Irene Larraza, Tolosako Laskorain ikastolako lehendakari gisa.
Horrezaz gain, praktika on eta tailer gehiago ere egongo dira, tartean gure ikastolarena. Enprendizaia edo ekintzailetasunaren inguruko proiektuak izango dira aurkeztuko direnak. Gure kasuan DBH 3.mailan aurrera eramaten ari garen Elkarrekin Eraikitzen proiektua azalduko da. Bakarkako tutoretzari buruzko esperientzia kontatuko dute, berriz, Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkariek.