IKASTOLAKIDE OHIEN TOPAKETA !!!!

2016-03-16

Aurtengoa urte berezia dugu Ikastolan, Ikastolaren 50. urteurrena. Ikastolako guraso, ikasle eta langile ohiekin elkartu asmoz datorren larunbatean, martxoak 19, TOPAKETA antolatu dugu. Zure inguruan ikastolakide ohiren bat baduzu luzatu iezaiozu ondoko gonbitea:

Urola bailaran Ikastola proiektuak 50 urte (eta gehiago) bizirik eta indartsu jarrai dezan bidelagun ezinbestekoa izan zaitugulako, datorren martxoaren 19an ospatuko dugun topaketara gonbidatzen zaitugu.

Bertan gure Ikastolaren inguruko mila pasadizo, mila oroitzapen eta beste horrenbeste kontu kontatzeko aukera izango dugu bixita, bideo emanaldi eta mokadutxo goxo baten inguruan.

Bertan ikusiko garelakoan, Zatoz Ikastolara!