SIRIAKO ERREFUXIATUENTZAT MANTA eta LO-ZAKU BILKETA

2016-02-02

Saharar herriaren aldeko kanpaina bukatu da. Parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi zaizue egindako ahaleginagatik.

Aldi berean kanpaina berri batekin jarraituko dugu. Bergarako Hotz-Bergara taldearekin elkarlanean, Ikastolan Siriako errefuxiatuentzat material bilketa antolatu dugu. Gerratik ihesi milaka lagun negua modu duinagoan eta errazago pasatzen laguntzeko martxan dagoen ekimen honetara bildu nahi dugu.

Orain, behar gehiena MANTA eta LO-ZAKUekin dute. Horregatik otsailaren 5a bitartean manta eta lo-zakuak jasoko ditugu ikastolako sarreran.