SAHARAR HERRIRAKO JANARI eta MOTXILA BILKETA
2018-01-12Khamar, Azpeitiko Saharar Herriaren aldeko Elkartekoek martxan jarri dute aurtengo kanpaina (azken zortzi urteetan egin bezala). Saharar herriari eta sahararrei elkartasuna adierazi nahi da, hango egoera salatu eta sentsibilizatzea helburu.
Kanpaina hau, urtarrilaren 15tik 19ra bitartean izango da ikastolan (BM eta Eroskin urtarrilaren 13an) eta hona ekar daitezkeen gaiak Ikastolako sarreran izango den gunera: ARROZA, LEKALEAK ( lentejak, babak…), ATUNA eta SARDINAK LATAN, AZUKREA, KONPRESAK
Eta aurten, iaz bezala: MOTXILAK (etxean bazterrera utzita izan ditzakegun motxilak)