0-6 GURASO ESKOLA
2015-12-15Haurrak hezteko formula magikorik ez dago. Ehundaka gizarte ezberdin baldin badaude, bakoitzak bere modu berezia du haurrak hezteko. Hezte eredu hauek, kulturalki ikasi eta transmitituak izaten dira belaunaldiz belaunaldi. Baina, haur guztiek badituzte jaiotzetikoak diren berezko jokabide batzuek, bere garapena bideratuko dutenak : helduekin atxikimendua, beldur jokabidea, ihes jokabidea, berdinen arteko jokabidea, etb.Guraso eskolako bileren bitartez, haurraren berezko jokabideak hobeto ezagutzeaz gain, kulturalki jaso izan ditugun zenbait ideia zalantzan jarri nahi ditugu. Gure egunerokotasunean tartetxo bat hartu, gure jokabideak mahai gainean jarri eta gutxienez gure jokabidearen nondik norakoa den kontzientzia hartzeko.
Egutegia: urtarrilak 28, otsailak 18, martxoak 17, apirilak 21, maiatzak 12 eta ekainak 2
Ordutegia: 17:30 – 19:00 ( zaintza zerbitzua egongo da )
Izen ematea: idazkaritzan abenduaren 18a arte
Matrikula 20 € da eta zaintza zerbitzua egongo da