LARUNBATEAN LOMCEri EZ MOBILIZAZIOA
2015-11-25Hezkuntza Plataformen Topaguneak deituta, LOMCEri ezetz esateko eta hezkuntza eredu propioaren alde egiteko mobilizazio eguna izango da azaroaren 28a.
Ikastolen Elkarteak bat egin du mobilizazio hauekin, eta atxikimendua adierazi du, halaber, LAB, ELA eta Steilas sindikatuek, Ikasle Abertzaleek, Hik Hasik, Urtxintxak eta Sortzen-ek.
Gipuzkoan, Donostiako Boulevard-ean emango zaio hasiera mobilizazioari arratsaldeko 17:00etan kalejira batekin.