AZPEITIKO HERRIARTEKO VI. KROS MISTOA
2015-11-05Azpeitiko Ikasberri Kirol Elkarteak antolatuta, VI. Kros Mistoa egin zuten 91 bikotek, larunbat arratsaldean.
Aurten ere Euskal Selekzioaren alde egin da krosa, eta Iratxe eta Agosti Aranburu zarauztarrak nagusitu ziren (0:23:35). Bigarren postua Bizkaiko Jone Zabaleta eta Ruben Iniestak eskuratu zuten (0:24:03), eta Pedro Muñoz eta Jone Zabaleta azkoitiarrak helmugaratu ziren hirugarren postuan (0:24:18).
Nerea eta Andoni Etxeberria (0:26:42) anai-arrebak seigarren sailkatuak Azpeitiko lehen bikotea izan ziren.
Probak parte-hartze ederra izan zuen, 91 bikotek eman baizuten izena. Proba martxa jarri aurretik, Ikasberri Kirol Elkarteak omenaldia eskaini zioen Asier Cuevasi lortutako lorpen eta elkarteari eskeini dion laguntzarengatik. Giro polita sortu zen lasterketaren bueltan. Urtero bezala, lasterketa hasi aurretik eta sari banaketan euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenak bere tartea izan zuen.
Mila esker Kros mixtoan parte hartu zutenei eta bereziki, antolaketa lanetan lagundu duten guztiei.