KIROL ELKARTETIK ALBISTEAK

2015-10-06

Beste urte batez urriarekin batera kirol elkarteak VI. Kros Mixtoa antolatuko du herriko kaleetan.

Egun handia urriaren 31n izango da, arratsaldeko 18:30ean, eta lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Badakigu ikastolako guraso askok ere korrika egiteko zaletasun handia duzuela eta bertan parte har dezazun da gure helburua. Bikoterik ez duzuenoi ere aukera eman nahi dizuegu bikotea lortuta. Egoera horretan aurkitzen bazara eta irten nahi baduzu, idazkaritzan izenak jasoko ditugu ia horrela bikote bat baino gehiago sortzeko aukera izaten dugun.

Izen emateko aukera urriaren 23 arte egongo da.

Animatu eta gozatu kirola eginez!!

 

 

Ikasberri Kirol Elkarteak 2015-2016 denboraldira begira ‘Ikasberri KE Zalea!‘ kanpaina abian jarri du.

Kanpaina honen helburu nagusia da, herrian Kirol Elkartearen inguruan sortzen ari den ilusio eta hainbat kirol praktikatzeko aukerarekin kirol elkartearen alde lagundu nahi dutenei, Zale egiteko aukera eskaintzea.

Kanpainarekin bat egiten dutenei zenbait abantaila eskaini nahi diegu 2015-2016 denboraldira begira:

1- Preferente mailako taldeak etxean jokatuko dituen partidetarako sarrera doan, txartela sarreran erakutsiz gero.
2- Preferente mailako partiduetan jarriko dugun otarraren zozketarako txartel bat.
3- Denboraldi amaierako afarirako denboraldian zehar zozketa bat egingo du, non hiru saridun izendatuko ditugun beraiek nahi duten lagunarekin joateko.

Ikasberri KE Zalea!! egiteko 10 euro ordaindu behar da. Txartelak 2015-2016 denboraldirako balioko du.
Ikastolan ere Zale txartela egiteko aukera izan dezazuen nahi duenak idazkaritzan izena eman dezala.