SAN JUAN BEZPERAKO JAIA

2015-06-19

Astearte gauean San Juan bezperako sua izango da Ikastolako atarian, aintzinako ohiturarekin beste urtebetez jarraituz. Alaitzeko, musika izango da bertan, giroa alaitu eta dantza egin nahi duenak aukera izan dezan, eta tertuli giroa laguntzeko aurretik afaria ere egongo da.

Bertan txozna egongo da edariak erosteko aukerarekin. Ogitartekoen kasuan, berriz, aurrez eskaera egin beharko da. Horretarako telefonoz deitu ikastolara (943151246)

Beraz, urteko egunik luzeena giro ederrean pasatzeko aukera bikaina izan daiteke 20:30etik aurrera.

Aipatu su bakarra bultzatu asmoz, inguruan beren sua egiten duten gazteei beren materiala Ikastolakoan jartzea eskatzen zaizuela denon artean su handiagoa osatu dezagun.

 

OHARRA:

Bereziki azpimarratu bi gai: seme-alaben ardura eta inguruaren zainketa

Gurasoei gogoraraziz duten ardura beraien seme-alabei dagokionez eta denei inguruak zaindu egin behar ditugula