IKASTOLAKO OPOR LEKU eta UDALEKUAK

2015-03-10

KLIKazetarekin batera ikastolako oporleku eta udalekuen inguruko informazio diptikoa doakizue. Honek Aste Santu,  udaleku ireki eta Enjoy Englishen inguruko informazioa biltzen du.

Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskaintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen dira ikastolako Eleanitz  Hizkuntza proiektuan oinarrituta daude. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da eta udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu. Informazio gehiago apirilaren 15ean egingo den bileran emango da. 

Bestetik, Ikastolen Elkartearen eskaintza ere eskura duzue  aurreko Klikazetarekin banatutako IKASTOLA aldizkariarekin batera.

Hala ere, informazio gehiago www.aisialdia.eus eta ikastolako webgunean.

Adi izen emate epeekin!!!!