I IKASTOLA HEZKUNTZA JARDUNALDIAK – Pilar de la Torre

2015-03-09

PILAR DE LA TORRE – Martxoak 6 – KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA JARRAIPENEKO TAILERRA

“Besteekiko komunikazio zubiak ditugunean, bizitzaz gozatzen da”

Martxoaren 6an jardunaldiei jarraipena emanez Komunikazio Ez Bortitzaren inguruko jarraipeneko tailerra egin zen. Pilar de la Torre, psikologoa, psikoterapeuta, psikopedagogoa eta Komunikazio Ez Bortitzean  adituak “limite” edo mugen inguruan hitz egin zigun. 2013ko irailean ikastolan bertan Komunikazio Ez Bortitzaren oinarriak izan zituen hizketagai eta, oraingoan, horiek kontuan hartuta gure seme-alaba edo ikasleei mugak nola jarri esan zigun. Guraso eta hezitzaileak elkartu ginen eta gure eguneroko hainbat egoera praktikara eramanez egin zen lau orduko tailerra.