KIROL BERRIAK

2015-01-30

IKASBERRI XVII. KROSA ETA EUSKADIKO XIV. KROS MOTZEN TXAPELKETA

Kaixo lagun, Ikasberri Kirol Elkarteak urteroko moduan bere krosa ospatuko du otsailaren 1ean Ikastola ondoko kanpan. Aurtengoa XVII. Krosa izango da eta Euskadiko XIV. Kros Motzaren txapelketa antolatzeko ardura dugu.

Aurtengo berrikuntza dugu larunbat goizean bailarako benjamin mailako ikasleek beren atletismo topaketa gure zirkuituan egingo dutela. Beraz asteburu borobila izango dugu atletismoaz gozatzeko.

Antolaketarako laguntza behar dugu, 2 orduko kontua izango da eta horregatik gurasooi deia zabaltzen dizuegu. Larunbatean 9:00etan Ikastolan elkartuko gara.