ZATOZ IKASTOLA EZAGUTZERA!!!

2015-01-19

IKASTOLAN, DENOK GARA GU!

Aurrematrikula epea zabalik dago otsailaren 2tik 13ra. Ikastola ezagutu nahi?  ZATOZ IKASTOLARA!! Ezagutu gure KIMU 0-6 proeiktua, gelak eta ikastola bertatik bertara. Bete ondorengo eskaera orria eta jarriko gara zurekin harremanetan hitzordua lotzeko. 

Matrikulatzeko beharrezkoa den dokumentazioa.

– Gurasoen NAN fotokopia

– Erroldatze agiria

– Liburu familia

 

KIMU 0-6 Haur Hezkuntza proeiktua

ZERTARAKO KIMU PROIEKTUA?
AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRI HEZKUNTZA KOOPERATIBAN, etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarri eta ezagutza egokiak dituzten norbanako euskaldun aske eta burujabeak heztea dugu helburu. Asmo horretan, lehen urratsak emateko Haur Hezkuntzan KIMU proiektua du martxan.

ZEIN DA BERE OINARRIA?
Haurraren garapen afektiboak konfiantza eta segurtasuna ditu oinarri, horregatik Konfiantzaren eta Integrazioaren Pedagogiaz baliatzen gara. Konfiantza, haurra bera bere buruarekin eta ingurukoekin seguru sentitu dadin eta segurtasun horrek ematen dion konfiantzaz bere ezagutza eta jakintza handitu ditzan. Eta integrazioa, berriz, haurrak lantzen dituen edukiak barnera ditzan eta horiekin bizitzako egoerei eraginkortasunez erantzun eman diezaien.
 

SEGURU SENTITZEN DEN HAURRA +BERE BURUAN KONFIDANTZA DUEN HAURRA +BABESTUA SENTITZEN DEN HAURRA = HAUR ZORIONTSUA

1 – GARAPEN AFEKTIBOA
Ikastolan haur bakoitzaren garapen afektiboari garrantzia berezia ematen diogu. Garapen emozionala landuz eta komunikazioan oinarritutako harremanak sustatuz.
2 – HEZKUNTZA FAMILIA
Ikastolaren eta familien helburua bera da, haurraren zoriontasuna eta garapen integrala gauzatzea. Haurraren ongizaterako irakasleen eta gurasoen arteko harreman estua oinarri duen hezkuntza familia gara Ikastola.

3- HAUR AKTIBOAK ETA AUTONOMOAK
Haurra da bere ikaskuntza prozesua bideratzen duen agente aktiboa. Bere interesetik abiatuta
Ikastola prozesu honetan bidelagun izango da.
4 – MALGUTASUNA
Haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta familia bakoitzaren beharretara egokituz.

5 – INTERAKZIOA ETA ESPAZIOA
Haurraren garapenari egokitutako espazio irekiak bere ikasketa prozesua ahalbideratuko duten gune ezberdinekin adinen arteko haurren nahasketa bideratuz.
6 – JOLASA, ESPERIMENTAZIOA ETA EXPLORAZIOA
Jolastuz, esploratuz eta esperimentatuz gauzatu du haurrak bere garapen kognitiboa. Horretarako, Ikastolan espazio egokituak eta material anitzak eskaintzen dizkiogu haurrari. Inguruarekin eta naturarekin harreman zuzenean.

 

IKASTOLAN, DENOK GARA GU!

 

Herritik sortu ginelako eta herriarentzat dihardugulako. Kooperatiba garelako. Lan egin eta erabaki, taldean egiten dugulako. Euskara eta euskal kultura, geurea hezkuntza euskalduna delako. Ikasle euskaldun, eleanitz, buru-askeak formatu nahi ditugulako. Bikaintasuna ikasle guztien hobekuntza dela sinesten dugulako. Irakasle eta profesional trebe eta trebatuak ditugulako eta etengabeko formazioan dihardutelako. Gurasoek ere buru-belarri dihardutelako. Eredu propioa dugulako, Euskal Herrirako eredua, Europara ateak zabalik dituena. Horregatik, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… ikastolan, denok gara GU.