ELKARTASUN KANPAINEN BUKAERA

2015-01-09

Dakizuen bezala azken hilabeteetan hainbat elkartasun kanpaina izan ditugu martxan ikastolan. Urtea bukatzearekin batera, bi kanpainari amaiera eman diogu, beraz, tapoien eta mugikorren bilketarako ikastolako sarreran izan ditugun bi kaxak kenduko ditugu.

Lerro hauen bidez familiek emandako eskertza zabaldu nahi dugu. Jaso duten elkartasuna eta ahalegina eskertu nahi izan dute. MILA ESKER GUZTIOI