JANARI BILKETA

2014-12-12

Aurten lehenengo aldiz, gobernuz kanpoko erakundeetan lanean diharduten azpeitiarrak batu eta guztien artean I. Kooperazio astea antolatu dute. Aste honen helburu orokorra herritarrak kooperazio gaiarekiko sentsibilizatzea eta bakoitzak bere aletxoa jartzeko baliabideak eskaintzean datza.

Abenduaren 13tik 20ra bitartean burutuko den kooperazio aste honetan hainbat ekintza eta ekitaldi izango dira, horien artean azken urteetan bezala Euskal Karabanan Saharar herrialdera bidaltzeko janari bilketa herriko ikastetxe eta dendetan. Aurten ordea, bildutako %75a Saharara bidaliko da eta %25 herrian ere premia gogorrean daudenei helarazteko bideratuko da. Ikastolan ere bilketa txokoa izango dugu. Parte hartzeko: arroza, lekaleak (dilistak, babak…), atuna eta sardinak latan, konpresak, azukrea eta esne hautsa ekar ditzakezue ikastolako sarreran duzuen kaxara abenduaren 19a bitartean.

Eskerrik asko aldez aurretik.