MATERIAL BILKETA ELKARTASUN AZOKARAKO
2014-12-03ELKAR-EKIN elkarteak Gabonetarako elkartasun azoka antolatu du eta laguntzeko eskaera jaso dugu.
Herrian egoera larrienean bizi diren pertsonekin (kasu honetan nagusiki umeekin) elkartasuna erakustea, eta data berezi hauetan herriko ume guztiek jostailu, liburu eta opariak izango dituztela bermatzea da helburuetako bat. Horretarako, batzuek soberan ditugun materialak etxe askotan falta diren berberak direla kontuan izanda, elkartrukea oinarri izango duen material bilketa bat egingo dugu.
Honekin batera, bigarren eskuko materialen trukea eta berrerabilera bultzatuz, zentzuz kontsumitzeko ideia zabaldu nahi dugu herrian zehar, pixkanaka gure kontsumo ohiturak balore berrietara egokitu daitezen.
Bi zatitan banatuko dugu ekimena:
Batetik, udaleko zerbitzu sozialekin elkarlanean egingo dugu. Behar handienak dituzten herriko familiei bale bat emango zaie ume bakoitzeko opari bat dohainik har dezaten, abenduaren 19an.
Bestetik, biltzen den materiala modu merkean salduko dugu abenduaren 20an Sanjuandegin egingo dugu azokan.
Material bilketa:
Materiala biltzeko astebetez egongo gara Soreasun eta Sanjuandegiko auzo lokalean abenduaren 10etik 17ra.
Honez gain, herriko ikastetxeetan eta Ludoketetan ere materiala bildu nahi genuke.
Herriko ikastetxeei ekimen honetan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta ikastolan material bilketarekin lagunduko dugu.
NOIZ:
Abenduaren 1etik 4ra, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era ekar dezakezue materiala.