AZAROAK 8 DENOK ZIBURURA – IKASTOLAK AUTOBUSA ANTOLATUKO DU

2014-10-31

Ezaguna dugu dagoeneko, zoritxarrez, Kaskarotenea Ziburuko ikastolaren egoera latza. 4371 euroko faktura ordaindu dute orain arte, 100 euroko isuna 400 eurokoa izatea eskatu du auzapezak, argia eta ura mozteko mehatxuak… Eta tokiak berehala hustuko ez balira, poliziaren indarra erabiltzeko mehatxua ere egin du. Sinestezina dirudi, baina 2 eta 4 urte bitarteko haurrak, haien andereñoa eta laguntzailea kanporatzeko polizia erabiltzeko prest da Guy Poulou auzapeza.

Honen guztiaren aurrean Kaskaroteneatik dei egiten digute ikastolako komunitateko kide, eragile eta herritar guztioi parte hartzera datorren azaroaren 8an, larunbatarekin, Ziburun egingo den manifestazioan. “Ikastolak ez hunki” leloa izango du, eta arratsaldeko 16:00etan abiatuko da herriko plazatik.

Kaskarotenea ikastolako komunitateak, Seaskak eta Euskal Herriko ikastolek argi baitaukagu: Ikastolak Ziburun jarraituko du.

Ikastolako artezkaritzak ere bat egiten du deialdi honekin eta bertaratzeko deia luzatzen du. Horretarako ikastolatik autobusa antolatuko da.
Irteera eguerdiko 14:00etan anbulategi aurretik izango da eta, 5 euroko kostua izango du helduentzat, ikasleentzat doan izango da.
Autobuserako izen ematea idazkaritzan. Azaroaren  7an, 13:00etan bukatuko da epea.

beraz,  DENOK ZIBURURA!!!