GAUR EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA
2014-10-17Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAren,
Azpeitiko euskalgintzako erakundeen eta Azpeitiko
Udalaren Euskara Batzordearen babesarekin, gaur,
ostirala, “Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketa egingo
da. 18:30ean hasiko da Plaza Nagusian (obrak hasita
badaude Plaza Txikian eta bertan amaituko da.
Izen ematea 17:00etatik aurrera Plaza Nagusian (edo Plaza Txikian) bertan:
– Haurrek, (14 urte bitartekoak) 2 euro
– Helduek, berriz, 5 euro.
Era berean, nahi duenak kamiseta erosteko aukera izango du 3 eurotan.
Parte –hartzaile bakoitzari diplomatxo bat emango zaio eta diplomaren zenbakiarekin egunean bertan hainbat opariren zozketan parte hartuko du.