Ikastolak bat egin Ziburuko ikastolaren aldeko ekimenarekin
2014-10-01Ikastolako Kontseilu Errektoreak Ziburuko Ikastolaren aldeko «Eman egun bateko bizia Ziburuko ikastolari» deituriko kanpainarekin bat egitea erabaki du eta egun bateko bizia emateko erabakia hartu du.
Une larriak bizitzen ari da Ziburuko Kaskarotenea ikastola. Bertako auzapezak auzitara eraman du ikastola, eta epaia ikastolaren aurkakoa izan da; eraikina utzi behar du, eta bertan jarraituz gero, eguneko ehun euroko isuna ordaindu beharko duela ohartarazi zaio. Kaskaroteneak eraikin berean jarraitzen du, epe labur horretan ez baitu Ziburun beste lekurik topatu, beraz egunero ehun euroko isuna ordaindu beharko du. Horrez gain funtzionamenduko gastu guztiak ere ordaindu beharko ditu udalak ura eta argia moztuko dituela adierazi baitu.
Txikia eta jaio berria da Kaskarotenea. Gurasoek ezin diote aurre egin gainera datorkien gastu gehigarriari. Hori horrela izanik, Kaskaroteneari laguntzeko diru bilketa kanpaina abiarazi du EHIk. Kaskaroteneari ezarritako isun bana ordain dezaten eskatzen die EHIk ikastola guztiei, elkartasun eta laguntza keinu gisa, eta euskal gizarteari egin zaion eskaeraren aurrean aitzindari eta eredu bihur daitezen.
Bide batez laguntza deia zabaltzen dugu ikastolan eta nahi duen orok laguntza emateko aukera duela adierazi.
Euskadiko Kutxa: ES37 3035 0059 88 0590731027