SAN JUAN SUAREN OSPAKIZUNA

2014-06-20

Astelehen gauean San Juan bezperako sua izango da Ikastolako atarian, aintzinako ohiturarekin beste urtebetez jarraituz. Alaitzeko, musika izango da bertan, giroa alaitu eta dantza egin nahi duenak aukera izan dezan, eta tertuli giroa laguntzeko aurretik afaria ere egongo da. Bertan urtero bezala bokadiloak eta edaria erosteko aukera ere izango da.

Beraz, urteko egunik luzeena giro ederrean pasatzeko aukera bikaina izan daiteke 20:30etik aurrera.

Aipatu su bakarra bultzatu asmoz, inguruan beren sua egiten duten gazteei beren materiala Ikastolakoan jartzea eskatzen zaizuela denon artean su handiagoa osatu dezagun.

OHARRA:

Bereziki azpimarratu bi gai: seme-alaben ardura eta inguruaren zainketa.

Gurasoei gogoraraziz duten ardura beraien seme-alabei dagokionez eta denei inguruak zaindu egin behar ditugula.