PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPEN BILERA MAIATZAREN 27an

2014-05-25

Plan Estrategikoa aurkezteko asmoz batzar informatiboa egingo da hurrengo asteartean, maiatzaren 27an. Dakizuenez plana osatzeko Artezkaritzak 5 ildo estrategiko markatu ditu.
Matrikulazioa, arlo ekonomikoa, hezkuntza proiektua, ildo pedagogikoak eta parte hartzea.
Ildo hauen garapena planean gauzatzeko Hobekuntza Taldeak osatu dira eta hauen ardura izan da planaren diseinua egitea.

EGUNA: Maiatzak 27 – ORDUA: 21:00etan – NON: Ikastolako Liburutegian
Jakin Plan Estrategikoaren inguruko dokumentazioa eskuragarri izango duzuela ikastolako webgunean, www.azpeitikoikastola.net helbidean edo ikastolako idazkaritzan.