ELKARREKIN ERAIKITZEN

2014-05-16

Aurtengo ikasturtean bailarako ikastetxe guztiak iraurgi berritzenekin  “Elkarrekin eraikitzen” proiektuan murgildu gara.

Proiektu honen bidez gure helburua, orientazioa beste modu batera lantzea litzateke, hau da, ikasleak protagonista bihurtu eta kasu ezberdinetatik abiatuz, ikasleak fase ezberdinak jarraituz taldean erreportai bat burutuko dute.

Lan honen zati bat, informazio bilketa litzateke eta horretarako bixita batzuk antolatu ditugu. Hala nola, aurreko asteazkenean Lan Mobel enpresara gerturatu ginen.

Hona hemen proiektuaren webgunea: http://elkarrekineraikitzen.wordpress.com/hasiera/