HITZALDI BILERAK

2014-04-04

HITZALDIAK (irekiak dira nahiz maila konkretu horiei zuzendu gehinbat)

Apirilak 7 – “Eskola kirola baliabide hezitzaile gisa, txapelduna ez izatearen eskubidea” (19:30-Liburutegian)  LH3/4ko gurasoei zuzendua    Hizlaria: Luix Mari Zulaika Isasti     Luix Marik gaiaren inguruko puntu ezberdinak jarriko ditu mahai gainean. Kirol jarduera, gurasoak, eskola, onurak, kirol teknikariak, ezaugarriak, eguneroko jardunean somatutako akats eta arriskuak…guzti hau azalduko du eta aukera egongo da izan ditzakezuen kezka eta galderak ere bertaratzeko.

Apirilak 9 – “Haurren osasuna eta elikadura” (19:30-Liburutegian)   LH1/2ko gurasoei zuzendua  Hizlariak: Lierni Goikoetxea eta Miren Beltran                                               Askora (ikastolako jangelako hornitzailea) etxeko giza elikadura eta nutrizioan tituludunak dira biak.  Elikadura piramidearen inguruko argibideak emango dizkigute, haurren nutrizio beharrak ere izango dituzte hizketagai eta kalitatezko otordu bat prestatzen lagunduko digute.