"BIZITZAZ BLAI" DBH eta BATXILERGOAN

2017-03-31

Azpeitian apirila eta maiatzean zehar aurrera eramango den proiektua da bizitzaz blai egitasmoa. Bere helburua “auto eta motoan behar baino abiadura handiagoan ibiltzearen arriskuaz kontzientziatzea da, batik bat gazteak”. Errezilgo Udalak ekin zion egitasmoari iazko urrian eta aurten Azpeitiko udalak egitasmoarekin bat egitea erabaki du, herriko ikastetxe eta eragile desberdinekin batera. Datorren asteartean, apirilak 4, emango zaio hasiera egitasmoari. Eguerdiko 12:00etatik 13:00etara, Soreasu antzokian, eta Stop Istripuak-en eskutik, istripu baten eszenaratzea egingo dute egoera hauetan paper desberdinak jokatzen dituzten hainbat eragilek: suhiltzaile, polizia edo medikuek. Eta jarraian, istripua izan dutenen edo beraien familien testigantzak entzun ahal izango dira. Ikastolako DBH 4eta BATXI1eko ikasleak izango dira bertan ikusle gisa baina saioa irekia denez, gonbidapena zabaltzen dizuegu bertaratu nahi duzuen guztioi. Maiatzean zehar, egitasmoari jarraituz, ikasleek gaiaren inguruko hausnarketarekin jarraituko dute ikastolan bertan.