KORRIKA 20 badator !!!!

2017-03-24

Euskararen aldeko ekitaldirik handienetakoa izango dugu laster, lasterketa erraldoia. Aurten ere milaka eta milaka pertsonek hartuko dute parte, pausoz pauso. Euskal Herri osoa zeharkatuko du iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera.

Dakizuen bezala aurtengoa 20. KORRIKA izango da, martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko dena, eta han irakurriko da eskuz esku pasatuko den lekukoan idatzita egongo den mezua.

Aurtengo leloa BATZUK da: Euskara hizkuntza eta mundu bat da: bertako hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.

Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.

20. korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagut eta gurekin erabil dezazun.

Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan.

Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde. Kultura unibertsalaren alde.

Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaia da, mundu unibertsalagoa sortzeko. Bat egiteko, zuk egiteko. Euskaraz.

 Azpeititik apirilaren 5ean pasatuko da