ZUHAITZ EGUNA

2017-03-07

Ikastolako Ingurumen Proiektuaren barruan, gure ikastolako hainbat eta hainbat ikasle eta guraso izan ziren pasa den igandean, martxoak 5, Azpeitiako zuhaitz egunean parte hartu zutenak. Azken urteetan ospatu den herri mailako ekintza da zuhaitz eguna eta aurten Ikastola inguruko zelai eta lurrak 100dik gora zuhaitz kimuz betetzea izan du helburua. Orain jarraipena egin eta zaintzea dagokigu kimuak indartu eta ingurune polit bat izan dezagun.

Argazki albuma