IKASTOLAKO OPOR LEKUAK eta UDALEKUAK

2017-02-24

Martxan da aurtengo opor leku eta udalekuen plana. Jaso duzue ikastolako Aste Santu eta udalekuen inguruko informazio diptikoa eta baita Ikastolen Elkarteko aldizkari eta udako eskaintza ere. (eskura Idazkaritzan)

 Azpimarratu nahi genuke ENJOY ENGLISH udalekuen eskaintza. Ikastolan bertan antolatzen diren ingeles udalekuak dira. 5 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat antolatzen dira ikastolako Eleanitz  Hizkuntza proiektuan oinarrituta daude. Jatorrizko ingeles hiztunak diren hezitzaileek gidatzen duten programa da eta udalekuak eta ingelesa uztartzen ditu.

Informazio gehiago apirilaren 6an egingo den bileran emango da.