KIROL ELKARTEAREN INGURUKO BILERA ASTEAZKENEAN

2017-06-23

Ikastola eta Ikasberri Kirol Elkartea, aurrera begirako gogoeta egin asmotan gara Kirol Elkartearen inguruan, une honetan dauden erronka eta beharretatik abiatuta. Prozesu bat diseinatu dugu hori bideratzeko, eta abiatzeko lehen bilera zabala deitu dugu datorren
asteazkenerako, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan Ikastolako liburutegian. Bilera irekia da eta Kirol Elkartean interesa duen oro gonbidatuta dago. Animatu!