KEINU BAT ERREFUXIATUEI
2017-05-26ELKARREKIN taldearen deiari erantzunez, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko gaur-bihar egingo diren ekintzei ere gure aletxoa jarri nahi diegu. LH5 eta LH6an, egun hauetan jardun dugu gaur arratsaldeko ekintzarako material prestaketa lanetan. Emaitza ikustera gonbidatzen zaituztegu, gaur 15:00etatik aurrera Azpeitiko Plaza Nagusira. Bertan ikusiko dugu elkar.