NAIZENA, NAIZELA, MAITATU!!!!

2017-05-12

Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBfobiarentzatAzpeitiko ikastetxe guztiek eta Udaleko Gazteria eta Parekidetasun Sailek Azpeitiko homofobia eta transfobiaren aurrean “naizena naizela, maitatua!” ekimena aurkeztu nahi dute. Ekimen honekin, aniztasuna ukatzen duten homofobia eta transfobia moduko indarkerien aurrean, norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria egin nahi da.

Maiatzak 17a, homofobiaren eta transfobiaren aurkako mundu eguna da eta aldarrikapen ekitaldia ospatuko da Plaza Nagusian, eguerdiko 12:45ean.Herriko DBH eta Batxilergoko ikasle, irakasle eta gurasoekin ekimen labur bat egingo da.            Azpeitiar guztiak gonbidatuak zaudete !!!