II EUSKARAZKO INTERNET EGUNA

2017-05-12

Asteazkenean aurkeztu zen Azpeitiko Sanagustin kultur gunean Interneten ere lehen hitza euskaraz lelopean  Puntueus Fundazioak martxan jarri berri duen kanpaina.

Interneteko gure nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den gure lehenengo hizkuntza, beraz euskarak sarean ikusgarritasun haundiagoa izan dezan ezinbestekoa da euskaraz nabigatzea. Horretarako aukera ba dugu, baita telefono mugikorraren bertsioa euskarazkoa izatea ere. Hau bultzatzea da Puntueus Fundazioak, besteak beste Ikastolen Elkartearekin elkarlanean sortutako kanpainaren helburua.

 Kanpainarekin bat eginez, guztiok gonbidatzen zaituztegu zuen nabigazio-hizkuntza euskaratzera.

Egin KLIK aplikazio instalatzeko www.labur.eus/lehenhitzapp  helbidean edo informazio guztia  www.lehenhitza.eus  web gunean duzue.