BULLYINGAREN MUGAK GAINDITZEN

2017-10-27

Azaroaren 24an, Azpeitian, “BULLYINGAREN MUGAK GAINDITZEN” izenpean Bullyingaren aurkako jardunaldia izango dugu.

UEUk eta AZPEITIKO UDALAK elkarlanean antolatutako jardunaldia da, eta bere helburua bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak biltzea eta komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzea da.

Partaideen artean, Arritxu Olaizola gure ikastolako KiVa arduraduna izango da. Berak, KiVa programaren gure esperientziari buruz hitz egingo du.

Jardunaldia, gaian interesa duen edonori zuzenduta dago, familiei zein profesionalei (irakasle, hezitzaile, gizarte-langile, pedagogo, psikologo…) eta izen ematea dagoeneko zabalik dagoela jakinarazi nahi dizuegu.

Izen-ematea azaroaren 17an bukatzen da.  Informazioa gehiago eta izen ematea:  www.ueu.eus